flecha_volver_izda_peke.png

BIZKARREZURRA

Gizakiaren eboluzioan lau hanken gainean ibiltzetik, bi hanken gainean ibiltzera pasa gera.


pert.JPG


Aldaketa honek abantaila handiak suposatu ditu:

  • Ikusmenaren eremua handitu zaigu.
  • Eskuak libre geratzen zaizkigu hauekin tresna ezberdinak erabili ahal izateko.
  • Energia gutxiago erabiltzen da denbora luzean ibili nahi badugu.

Gure gorputzaren egitura egokitzapen batzuk jasan behar izan ditu:

  • Aldakaren forma egokitu egiten da; zabalduz eta laburtuz (animaliena luzea eta estua da).
  • Hanken luzatzea eta besoen laburtzea.
  • Oineko behatz lodia besteekiko paraleloa bihurtzea (tximinoena ez bezala).
  • Grabitate zentroa aldatu egitea.
  • Aldaketa guzti hauek eman daitezen gihar askok beren funtzioa egokitu behar izan zuten.


Bizkarrezurra gorputzaren zutoin nagusia da.

Bestalde bizkarrezurrak nerbio sistemaren ardatza suposatzen duen bizkar-muina babesten du.


bizk.JPG
33 ornoz osatutako egitura mugikor bat baizik. Bi ornoen arteko mugimendua txikia izan arren orno guztien arteko mugikortasuna handia da.


bi.JPG
BH1.JPG

mui.JPG

Orno bakoitzaren artean ornoarteko diskoak dauzkagu. Disko hauek koltxoi baten gisa, gorputzaren zama arintzea edo moteltzea dute eginbehar nagusia.



Ornoarteko diskoak adinarekin malgutasuna galtzen doaz.



Albotik ikusita berezko kurbadura batzuk dauzka.

lord.JPG

Kurbadura bakoitza izen ezberdin bat hartzen du; lepo Lordosia, bizkar Zifosia eta gerri Lordosia.

Kurbadura hauek jarrera edo ohitura desegokiengatik areagotu daitezke, arazo larriak sortaraziz:
  • Hiperlordosia: gerri aldeko kurbaduraren areagotzea.
  • Zifosi patologikoa: Bizkar aldeko kurbaduraren areagotzea. Kale hizkeran konkor edo “Txepa” izenez ezagutzen dena.
  • Eskoliosis: Bizkarrezurraren alboko desbideraketa bat suposatzen du.

gaix.JPG


BIZKARREZURRA ZAINTZEN

Badira egunean zehar konturatu gabe egiten ditugun zenbait mugimendu edo jarrerak, gure bizkarrezurrarentzat kaltegarriak direnak. Hona hemen adibide batzuk:

irud.JPG

irud2.JPG


irud3.JPG